Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
San Nikolas
XIX. mendeko erdialdera hasi zen ospatzen jai hau, abenduaren 6an.
Abenduaren 6an ospatzen den haurrentzako festa. Hainbat urtetan egun hori ez ospatu arren, gaur egun badirudi berreskuratzen ari dela.
María Nicolasa Bustamante y Ruiz de Luzuriagak XIX. mende amaieran sartutako festa da. Ondoren ohitura Azcárraga etxera pasatu zen, “apezpiku txikiaren” jantzia gorde ohi zen lekura.
Tradizionalki pertsonaiak irakasleak proposatuta gelako ikasle onenen artean aukeratzen ziren. Horrela, Apezpikuaren papera egiten zuen haurra kapa eusten zuten bi “dandardari”rekin, etxe bakoitzak ematen zituen opariak eramateko bi “saskigin”ekin, diruzko irabazietarako bi “erretiluzain”ekin, dohaintza guztiak zaintzeko zaintzaile batekin eta segizioa laguntzen zuten gainerako haurrekin joaten zen.
Festa Santa Maria Elizan meza batekin hasten zen; jarraian haurrak herrian barrena ibiltzen ziren abestuz eta bizilagunek eman nahi zietena bilduz. Eta arratsaldean kontaketa egiten zuten eta haurrek irakasleari bildutakoa zertan gastatuko zuten proposatzen zioten.
Zaindari horren abestia honakoa da:
San Nicolás colorado
El Obispo es muy honrado
Si nos dais o no nos dais
Aquí no nos detengáis
Porque somos escolanos
Del glorioso San Nicolás
Aquí estamos cuatro, Cantaremos dos
Una limosnita por amor de Dios
