Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
San Pedroren klaratarren komentua
Juana Garcia Ibañez de Baquedano andrearen testamentuan eskatuta 1446an eratu zen.
San Pedroren serorategian du kongregazio horrek jatorria eta bertako ahizpek Santa Isabelen Araua jarraitu zuten. Hasiera batean, Aranako Andre Mariaren eta Ulako Andre Mariaren baselizetan egon ziren. Ondoren hiribilduko etxe batera pasatu ziren, baina, 1564ko suteak edukitza guztiak suntsitu ondoren, San Martinen baselizan jaso behar izan zituzten
1611n Gasteizko Santa Klaratik bi ama ekarri ziren eta Harategi Atetik San Joanera doan orubean kokatu ziren.
1670ean Eliza sortzeko azterketa hasi zen eta erabaki zen hiribilduko armarriek azaldu behar zutela. Sarreran Salvatierra/Aguraingo armarria dago “La leal Villa de Salvatierra” legendarekin eta Elizaren barnean ere beste armarri batzuk badaude.
Eliza 1679an hasi zuen Juan Longak eta 1685ean amaitu zuten Felipe de Ezcurra eta Martín Balanzateguik. 1764an sute baten ondorioz suntsitu egin zen eta kaltetutako zatiak berreraiki ziren.
XIX. mendean eraikina utzi behar izan zuten gerraren ondorioz, leku hori gotorleku eta tropen kuartel gisa hartu baitzuten.
Barrualdea hiru habeartetan banatua dago eta erdikoa aldeetakoak baino zabalagoa da. Egitura ordena toskanoko pilastrekin sostengatzen da eta erdiko habeartea ertz-ganga batek estaltzen du.
Aldeetako pilastretan hiribilduko armarri gehiago azaltzen dira.
Erretaula XVIII. mendekoa da eta erdian Sortzez Garbiaren irudia du.
Klausurako gunean hainbat eskultura daude, San Pedroren estilo neoklasikokoa eta Kristoren XVII. mendeko bat, Elizako presbiterioan dagoena.
1858an sinatutako San Frantziskoren pintura bat ere badago.
Kanpaia Paterninako baselizakoa izan zen eta 1747an eraman zuten komentura.
SANTUTXOAREN KAPERA
Gaur egun hilerriko kapera da. 1557an sortu zuten Ruy Garcia de Zuazo jaunak eta Catalina Ruiz de Arrarain andreak.
Bere oina laukizuzena da, tertzeleteak eta lotura-nerbioak dituen gurutze-gangako zati karratu batek osatzen du eta presbiterioa laukizuzena da eta ilargixkak dituen kanoi-ganga bat du.
Gurutze-gangako erdiko habeartean San Jorge herensugea bedeinkatzen eta printzesa daude.
Erretaulak estilo rokokoa du eta Ordoñana eta Lezearen armarriak ditu. Erdian XVI. mendeko Kristo gurutziltzatua dago, Alonso Berrugueteren estilokoa. Hori da Arabako Errenazimendu inpresionistako tailatze garrantzitsuenetariko bat.
Kaperaren kanpoaldean Zuazo eta Arrarainen armarriak daude, aingeru batek sostengatzen duen eta fundatzaileei erreferentzia egiten dion inskripzio batekin batera.
SAN LAZARO ETA MAGDALENA OSPITALEA
1487an ospitale hori existitzen zena ageri da. San Adrianetik abiatu eta Zalduendotik eta Erdoñanatik Araia, Iduia, Amezaga, Egilaz eta Mezkiara jaisten zen bidean dago. Eta gaur egun Salvatierra /Aguraingo herriguneko iparraldean dago, antzinako harresiaren esparrutik kanpo.
Bere sarrera nagusia Mezkiako antzinako bidera ematen zuen aldean zegoen, hiribilduko armarria zegoenean, eta gaur egun Zalduendoko errepidera ematen duen aldean dago. Armarrian ondoko inskripzioa azaltzen da: “S.MAR.MADALENA”.
Bere goreneko unea Santiago-bidea pasatzeak sustatutako erromesaldiaren garaian izan zen.
1564an Salvatierra/Agurain suntsitu zuen sutearen ondorioz Udal Artxiboko agiriak gordetzeko aukeratutako lekua izan zen.
Ospitaleko tenplua
Tenplu hori ospitalearen aldamenean egin zen.
1661 eta 1662. urteen artean hasierako baseliza bigarren kapera batekin zabaldu den, bigarren kapera nagusiarekin ardatzean.
Ospitalean zegoen baseliza 1667an Santa Maria Magdalenako Cofradía General de Arrieros y Trajineros kofradiak bilgune bezala erabili zuen.
1678an kapera bietan tertzeleteak eta lotura-nerbioak zituzten gurutze-gangak egin ziren. Baselizako erretaula XVII. mendearen bigarren erdian egin zen.
Nahiz eta frogak egon 1799an ospitalaren egoera ona onartzen dutenak, 1764an baziren lau irudi nor irudikatzen zuten jakiterik ez dagoenik. 1799an, zeuden irudiak lurperatu eta Gurutziltzatua aldatu egin zen hondatua zegoelako.
1819an baseliza garbitu egin zen eta bertan alea gordetzea debekatu zen, mihiseak guztiz hondatuak zeudela eta marrazkiak antzematen ez zirela ohartuz.
Aguraingo patronazgoarena zen eta 1839an saldu egin zuen eta, ondorioz, Magdalena Ama Birjinaren irudia Santa Maria Elizaren jabetzara pasatu zen eta erretaula Arrizalako Elizari laga zitzaion.
