Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Santa Ageda
Euskal Herriko festarik tradizionalenetariko bat da eta otsailaren 4an ospatzen da.
Antzina mutil nekazariak goizeko 7tan Santa Maria elizara mezetara joaten ziren. 9:00etan txistulariek lagunduta herri guztiko etxeetan eskean ibiltzen ziren eta eguerdian amaitzen zuten bazkari batekin. Gauean dantzaldia zegoen eta goizean bildutakoarekin afaria egiten zuten.
Diktadurako urteetan jai hori bertan behera geratu zen eta berriz 1970eko hamarkadan ezarri zen. Gaur egun, festak eguerdira arte bakarrik irauten du.
Antzina Lautadan honakoa abesten zen:
Esta noche de Santa Águeda
Por no poderlo olvidar
Hemos salido de ronda
Los mozos de este lugar
Como los antepasados
Solían acostumbrar
Y para venideros no lo puedan olvidar
Eta gaur egun honakoa abesten da:
Aintzaldu daigun Agate Deuna
Bihar da ba Deun Agate
Etxe honetan zorio untza
Betiko eusko aldabe
