Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Santiago bidea
San Roman elizatik hurbil pasatzen zen galtzada erromatarra.
Santiago-bideko bi ibilbide Egilatzen elkartzen ziren, San Adriango Portutik zetorrena eta Bordele-Astorga zatiari zegokiona. Bi ibilbide horiek biltzen zireneko tokia Madril-Irun trenbideak gurutzatzen duen gaur egungo trenbide-pasagunea da. Toki horretatik bide bateratu bat ateratzen zen Mezkiatik Salvatierra/Aguraineraino iristen zena.
Era berean, Salvatierra/Aguraineraino beste ibilbide bat ere iristen zen San Adrian portutik zetorrena Zalduendotik pasatuz.
Bide hori ondoren Gasteiza iristen zen, Salvatierrabide deituriko gunera, eta bertan San Adriango portutik zetorren baina ibilbide desberdina zuen beste batekin bat egiten zuen, hori Galarreta, Heredia eta beste hainbat udalerritatik pasatzen zen Vitoria-Gasteiztik sartuz.
Salvatierra/Agurainera iristen zenean erromesa San Lazaro eta Magdalenako Ospitale zaharraren atera iristen zen, Lautadako garrantzitsuenetarikoa izan zen eta gaur egun jabetza pribatua denera.
Erromes horietariko asko ez ziren hiribilduan sartzen ere eta beren bidea Santutxoaren Kaperatik jarraitzen zuten, gaur egungo hilerriko Kaperatik, Gazeoraino iritsiz. Baina erromes horietariko batzuek Erdi Aroan Salvatierra/Agurain inguruko baselizak bisitatzen zituzten. Sallurtegi, Albizua, Zumalburu, Ula eta San Esteban Paternina. Gaur egun eraikin horiek desagertuta daude, Sallurtegi eta Ulako baseliza ezik.
Beste batzuek hiribilduko erdigunea zeharkatzen zuten ostatua edo bestelako zerbitzuak bilatuz. Hala eta guztiz ere, aduana kobratzearen eta hiribilduaren harresi barruan sartzeko egiten ziren miaketen ondorioz erromes askok nahiago zuten ez sartu.
Gipuzkoatik zetorren bideak San Adriango tunela zeharkatzen zuen Arabara errazago iristeko.
