Agurainen jaiotako arkitektua zen eta
urte luzez Madrilen bizi izan zen.
Andra Maria elizan bataiatu zuten 1804ko azaroaren 12an. 1888ko otsailaren 2ko bere testamentuan Udalari 32.500 pezeta utzi zizkion Marcos Sagastiren, Aguraingo maisuarenkarisma eta lanaren eraginez. Dirua honako hauen artean banatzekoa zen: maisua, haurren hezkuntza, organista eta udalerriko behartsuak. Gainera urteko azken egunean bere arima eta bere emaztearenaren omenez meza ateratzearen kargua utzi zuen eta horretara maisua eta organista bertaratzea eskatu zuen.