Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Sorrera
Hiribilduaren sorreraren historia.
Hiribildua sortzeko arrazoi nagusiak honako hauek izan ziren: Nafarroaren aurreko muga indartzea hiribildua hego-ipar ardatzean sortuz eta Arriaga Kofradiako nobleek lortutako botere politikoarekin amaitzea (Nafarroako Antso VI.aren gobernutik sortutako kongregazioa, XII. mendearen bigarren erdian hiribildu desberdinak sortzearen ondorioz bere pribilegioak noble horiei utzi zizkien). Aguraingo hiribildua Gasteizko hiribilduaren aldamenean sortzearekin Arabako jaunei aurre egitea lortu nahi zen. XIV. mendetik aurrera noble eta bilauen arteko istiluak areagotu egin ziren garaiko krisi ekonomikoaren ondorioz.
“ Conoscida cosa sea á todos los omes que esta Carta vieren, como yo, Don Alphonso por la gracia de Dios, Rey de Castilla, de Toledo, de León, de Galicia, de Sevilla, de Cordova, de Murcia, de Jaen, en uno con la Reina Doña Violante, mi Muger, é con mio fijo, el Infante Don Fernando, por grande sabor que he de facer vien , é merced á todos los pobladores de la mi Puebla, que yo fiz, é puse nombre Salvatierra, que antes habia nombre Hagurahin, tambien á los que agora y son, como los que seran de aqni en adelante, para siempre jamás doles, é otorgoles que aian fuero de Vitoria, en todas cosas asi como los de Vitoria, lo han é doles, é otorgóles todas las franquezas que an los de Vitoria, sacando en de moneda, que dieran á mi, é á todos los que Reynaren despues de mi en Castilla, é en Leon, é doles, é otorgoles, que ayan mercado el dia del martes al fuero é á la manera que an los de Vitoria &c.”
1256ko urtarrilaren 3ko data duen agiri horrekin Gaztelako errege Antso X.a Jakitunak Hagurahin izena Salvatierragatik aldatu zuen eta hiribildu kalifikazioa eman zion eskubide guztiekin eta inguruko herrien gaineko jurisdikzioarekin: Alangua, Arrizala, Opakua, Ula eta Sallurtegi; XIV. mendera arte beste herrixka batzuk ere batu zitzaizkion: Okariz, Munain, Bikuña, Durruma, Egilatz, Albeniz, Mezkia, Erdoñana, Luzuriaga, Zalduendo, Galarreta, Narbaxa, Axpuru, Txintxetru, Uribarri, Adana eta Zuatzo. Era berean, Albizua eta Zumalburu herrixkak gehitu ziren, ordurako hutsik zeudenak.
Agiri horren ondoriorik azpimarragarriena izan zen hiribildua zuzenean Koroaren mende geratu zela, aldiz, inguruak jauntxo feudalen mende jarraitzen zuen. Sortu zenetik hiribilduak beste pribilegio batzuk izan zituen, astearteetan asteko merkatua egitea eta hiribildua inguratu zuen harresiak eraikitzea kasu. Beranduago hiribildua bere hedadura zabaltzen joan zen, bere jabarietan inguruko herrixka desberdinak sartuz.
Bere kokaleku estrategikoaren ondorioz, hainbat istilu gertatu ziren Nafarroako eta Gaztelako Erresumen artean, behin betiko azken horretan sartuz 1371n.
1382an Gaztelako Erresumak hiribilduaren gobernua Ayala Etxeari laga zion Konderri tituluarekin, bai eta maiorazgoaren bitartez oinordetzan uzteko eskubidea ere. Lagapen hori ez zen Salvatierra/Aguraingo biztanleen gustukoa izan eta lehen Kondea zutenetik altxamenduetatik gertu ibili ziren.
1521. urtean Salvatierra/Agurain hiribilduak orduan bertako Konde zen Pedro Lopez de Ayala Komunitateen gerran babesteari uko egin zion Kondearen setioari aurre eginez alkate zen Martín Martinez Oquérruriren agindupean.
Kondeak gerra horretan parte hartu izanaren ondorioz, Karlos I. enperadoreak Ayala Etxeari bere hiribilduaren gaineko eskubideak kendu zizkion eta Salvatierra/Aguraini Hiribildu Leialaren titulua eman zion.
