Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Sutea eta hiribilduaren berreraikuntza
Agurainen izandako gertakari garrantzitsuak.
1564. urtea suntsitzaileena izan zen Salvatierra/Agurainentzat , izurriagatik eta beranduago hiribildua suntsitu zuen sute batengatik.
Izurriaren lehen berriak apirilaren 4an iritsi ziren Aragoiko Koroatik, beraz, zenbait neurri hartzen hasi ziren, adibidez, hiribildurako sarrerak harresitik ixtea atzerritarrak pasatzea eragozteko, bai eta ganadua kaleetan zehar ibiltzea ere.
Neurri horiek hartu arren, izurriak Salvatierra/Agurainen hainbesteko eragina izan zuen ezen zaindariei soldata igo behar izan zieten lurperatu behar zen hilotz-kopuru handiagatik. Horretaz gain, San Joan eta Santa Maria elizetako ateak hormatu egin behar izan ziren “bertatik ateratzen zen kiratsagatik”. Kalkulatzen da biztanleriaren % 40 hil zela, 600 biktima baino gehiago.
Epidemiaren ondorioz biztanlerik dirudunek inguruko herrixketan babes hartzea erabaki zuten. Udalaren ordezkaritza gisa alkatea, merinoa, aguazila eta laguntzaile bat geratu ziren kaleak kontrolatzeko.
Abuztuaren 1an sute batek hiribildua suntsitu zuen, “eceto la iglesia de Santa María y el forno de Santa María y la casilla de Pero Diaz de Santa Cruz”.
Sutearen jatorria ezustekoa edo nahitakoa izan ahalko litzateke epidemia zabaltzea eragozteko. San Joan Atearen inguruko etxe batean hasi zen goizeko 10ak aldera eta hamabi ordu inguru iraun zuen.
Sutea hainbestekoa izan zen ezen San Joan elizako kanpaiak urtu egin ziren. Zurez eta lurrez eraikitako etxebizitzek ezin izan zuten sutea jasan eta ondorioz sutearen aurreko eraikin gutxi gordetzen dira eta horietariko batzuk San Joan, San Martin eta Santa Maria parrokiak izan ziren eta Alargunen etxea deiturikoa ere garai horretakoa izan daiteke. Horretaz gain, egindako zundaketa arkeologiko baten arabera (Análisis arqueológico de subsuelo. VI. liburukia) harresi-barruko lurrazpian errauts-geruza lodi bat dago sute horren froga gisa.
Suak izurritea guztiz deuseztatu ez zuen arrean, azaroan jada hiribilduan ez zegoen gaixorik, baina bai Alaizan.
Hondamendi horren ondorioz, Felipe II.a Erregeak Salvatierra/Agurain zergak ordaintzetik salbuetsi zuen. Horrek eragin zuen biztanleak hiribildua Madrilgo Gorteak ezarritako arauen eta antolamenduaren arabera berreraikitzeko prest egotea.
Horrek suposatu zuen atzerapenagatik, biztanle batzuk beren etxebizitzak egoki zeritzoten moduan eraikitzen hasi ziren eta 1567an gehienek hala egin zuten, aurreko etxebizitzen ereduak imitatuz, nagusiki Erdi Arokoak.
Gertakari hori berriki aurkitu den eta olerki baten bitartez egileak gertakariak azaltzen dituen Lazarragaren Eskuizkribuan bilduta dago.
