Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Txistulariak
Tresna hori euskal musika-kulturaren parte denez, Agurainek ere txistulari eta danbolindarien tradizio luzea du.
Antzina, festa, erromeria eta jaiegunetan jotzen zen. Festetako egun guztietan dianak, alboradak jo behar zizkioten alkateari (urtean behin soldata-igoera lortzeko), urteak betetzen zituen bizilagun bati eta Ostegun Gizenean diru-bilketa egiten zuten herri guztian zehar.
Klaserik boteretsuenek dantzaldiak eta dibertimenduak antolatzen lagundu zuten erlijio-jaietan edo egun berezietan. Pixkanaka kantutegia eta dantzak aberasten joan ziren eta bilakaera izan zuten. 1600. urte inguruan, danbolinaren doinuarekin dantza egiten zuten Sallurtegiko Erromerian.
Udal Musika Bandak, 1949an sortutako jazbandarekin batera, jaiegunak nahiz igandeak alaitzen zituen, herriko plazetariko batean (bakoitzean batean) dantzaldia egiten zen egunean.
1980an, hiribilduan ospatu zen Txistulari Banden lehiaketaren ondoren, ofizialki txistu-ikastaroa hasi zen. 1985etik aurrera, Kepa Pinedok hartu zuen horren zuzendaritza. Ordutik aurrera ikasle-kopurua 50-75 ikaslekoa izan da, Arabako Lautada guztitik etortzen direnak.
Herriko azken Udal Txistulariak Pepe Lecea eta Eulogio Perez de Onraita izan ziren. Lehena duela 17 edo 18 urte hil zen eta bigarrenak danbolina jotzen zuen eta, horretaz gain, hiriko pregoilaria zen.
Txistularien melodia tradizional bat “Lecea Zortzikoa” da, igandetako dianetan jotzen zena. Ehun urte baino gehiago dituen eta Salvatierra/Agurainen bakarrik jotzen zen melodia da. Hasiera batean melodia txistuarekin jotzen zen, baina ezin zen dantzatu, eta beranduago Marta Etxeberria Dantza Taldeko irakasleak “Lecea” dantza asmatu zuen melodia horrentzat.
