Udaletxean egindako lanak 2003an hasi ziren eta 2006. urtean inauguratu zen.
Honako eraikuntza hau Erdi arotik erabili da udalbatzaren egoitza gisa eta geroago hiribilduaren udaletxe; baina ez hori bakarrik, bere barne hartu du ere San Martin ermita, erregearen kartzela, erruki-kutxaren depositoa, serora-etxea, gotor-etxea, armen depositoa eta azkenengo urteetan alondegia, ermita beraren ardo biltegia, udal langile batentzako etxebizitza, eskola eta udal artxiboa.
Historia horiek guztiak eraikuntza jaso dute, oinarritzat hartutako San Martin ermita erromanikoari elementuak atxikitu baitzaizkio. Hasieran, bere paretetan sostengatu ziren atari edo atalaseak, geroago bi altueretako elementuak erantsi zitzaizkion eta azkenik multzo osoa bere barne hartzen eta babesten zuen estalpe paregabea bihurtu zen.
Hortik bertatik dator erreformarako ideia nagusia, eraikuntzak berak bere jatorria eta historia kontatzeko asmotik. Erreformek ermitaren kanpoaldea argira ateratzea dute helburu, fatxadak, bobeda, arkua eta atea, eta horiek guztiak iraganaren aztarnatzat jo beharrean, udaletxeko eguneroko bizitzan txertatuta eta egituratuta ikusteko aukera ematea.
Laburbilduz, lanak honako hauek izan dira:
Estalpe artekoa 1,60 m altxatu da, erabateko erabilera lortzeko eta ondorioz, eraikuntzaren azalera erabilgarria %30handiagotzeko.
Bobedaren gaina agertarazteaz gain, ermitaren gaineko hiruki formako frontoia ikusteko aukera eskaintzen duen maila bikoitza egin da, beirazko baranda batez inguratu da ere.
Ermitaren hormak forjatuen euskarrietatik askatu dira, metalezko zutabeez osatutako lerro paralelo batetik hasi eta hegadan bukatu dituzte, elementu zeharrargitsuez akabatzeko. Elementu horien bitartez argi-zuloetako argiak beheko solairura arteko harlangaitzezko hormak argiztatzen ditu.
Kanpai-hormaren beheko zatia estaltzen zuen eta geroago jarri zen gehigarria kendu da, udaletxean txertatuta dagoen jatorri erlijiosoko elementuaren existentzia kanpotik ikustatu ahal izateko. Aldaketa horri esker, mendebaldeko harresi zatiaren irudia zerumugaren gainetik nabarmentzen da.
Fatxadei dagokienez, harlangaitzaren kalitate txarra dela eta, kolorezko karezko emokadura eman zaie, azpadurako harlandu zuriarekin eta ertzeekin kontrastea lortzeko.
Aguraingo hiribulduaren Artxibo Historiko baliotsua leku egokian dago, beharrezkoa den aspektu tekniko eta segurtasun eta kontsultarako baldintzak errespetatuz. Gainera, ermitaren sarrera erromanikoaren ateari esker gehiago nabarmentzen da.
Antziniako San Martin ermita harrera eta protocolo gela bihurtu dute eta beheko solairuko batzar aretoan kokatu dute, aspaldiko ataria zegoen lekuan, toki adierazgarriagoa delako.
Balkoi nagusia indartu da eraikuntza mota horietako berezko ezaugarria delako.
Traba arkitektonikoak kendu dira.
Lanak burutzerakoan egin diren aurkikuntzak:
Ermitaren jatorrizko atea irekitzeko asmoa zegoen, barrualdean ikusten genuena eta arku zorrotza zuena, baina kanpoaldean ezagutzen ez genuen arku erromanikoa agertu da.
Ermitaren eraikuntzan berrerabili ziren hilarri erromatar bi agertu dira.