Ondarea eta Turismoa
Udala
Herritarra
Agurain On
Agenda
Uriarte etxea
Zapatari kaleko 9. zenbakian dago.
Leinu honek agerpen garrantzitsua izan zuen Agurainen eta Ipastertarren arma berak erabiltzen zituen.
Fatxadan agertzen duen Uriarte familiaren ezkutua txikia da Aguraingo beste ezkutuekin konparatuz. Goiko solairua noizbait desegin zuten, argi ez dauden arrazoiengatik. Udal erabilera izateko helburuarekin duela gutxi egindako lanetan solairu hori berregin zen.
Etxea XVII. mendean eraiki zen, harlandu zuriz egin ziren aurreko eta atzeko fatxadak eta harlangaitzez alboetako paretak. Eraikuntza egin zenean azkenengo pareta horiek mehelinak izango ziren, baina gaur egun ez dute funtzio hori betetzen.
Aurrealdeko fatxadako beheko solairuan, ate handi dinteldua irekitzen da eta behebarrua argitzeko burdin hesiadun leihoa ere badago. Solairu horren apaingarri gisa daude lau zutabe erdi atxikutuak. Lehenengo solairuko izkinak estribuez akabatuak daude. Horretan bi balkoi eremu irekitzen dira.
Atzeko fatxada harresiaren gainean dago eta ondo banatutako hutsuneak daude bertan.
Lau uretako estalkia du eta lau fatxadetan teilatu hegalak ditu, dudarik gabe etxea eraiki eta gerokoak. Alboko eraikuntzak bota zireneko garaikoak direla uste da. Kanpoko apaindura sinplea da eta kiribildura sinpleek eta luma-motots batek osatzen dute.
