Errege atari zonaldeko zaborrontzien kokapen aldaketa
Agurainen, 2009ko maiatzaren 7an
Jakingo duzunez, Aguraingo Udalak zabor bilketa pneumatikoko zerbitzua jarri du abian. Hala ere, orain arte edukiontzi zaharrak mantendu dira pixkanakako ohitura aldaketa errazteko.
Zentzu honetan, edukontzi ‘zaharrak’ kentzen hasiko gara eta horretarako zure laguntza eskatzen dugu. Datorren asteazkenean, 2009ko maiatzaren 13an, edukiontziak kenduko ditugu honako kale hauetatik:
·Trebiño
·Salgorri
·Zumalburu
·Errotalde plaza.
Beraz, buzoi edo edukiontzi bakoitzean bota dezakezuen materiala zehazteko, gutun honetako atzeko aldean agertzen dira papera-kartoia edukiontzia (aurrekoa bezala), beira (aurrekoa bezala) eta bilketa pneumatikoko edukiontzi berriak. Berrien artean, edukiontzi grisean etxeko zaborra edo organikoa botako dugu eta bestean, ontziak; orain arte edukiontzi horietan (igluetan) sartzen genituen plastikoak, tetrabrikak, latak...
Garrantzi handikoa da orain arte herriak lortutako gaikako zabor bilketako maila mantentzea. Horrek aurrerakuntza soziala, kolektiboa eta ingurugiro-hobekuntza ekarriko baitu.Kontuan hartu behar dugu ere, Garbigune zerbitzuak bere helburua mantentzen duela etxeko zaborra edo antzekoak gaika jasotzeko eta geroago birziklatu edo berrerabiltzeko. Era berean, tresneria, altzariak eta abarrak jasoko dira Aguraingo Garbiguneak eskaintzen duen zerbitzuaren bitartez.
Benetan eskertzen dizuet Aguraingo etxeetan egiten duzuen gaikako banaketa eta hemendik aurrera bilketa pneumatikoarekin, garbitasun gehiago lortzea, usain txarrak ekiditea eta gure auzoen estetika hobetzea espero dugu.